NOLA BETE 3 ARAUAK (MURRIZTU, BIRZIKLATU, BERRERABILI) MODU ERRAZ ETA ERAGINKORREAN
Duela gutxi aipatu genuen zein garrantzitsua den 3 arauak (MBB) gure egunerokoan txertatzea. Ikus dezagun nola egin dezakegun:
Murrizteko…
- Aukeratu bilgarri gutxi dituzten produktuak, material egokiz osatuak, ondoren birziklatzeari begira bereizteko.
- Erabili oihalezko edo paperezko poltsak.
- Ahal dela, ez erabili janariak biltegiratzeko erabili eta botatzeko produkturik, plastikozko platerik, mahai-tresnarik, azukre-zorrorik….
- Fluoreszenteak, tinta-kartutxoak, pinturak, kolak, disolbatzaileak eta antzekoak hondakin bereziak dira; horiek behar bezala kudeatzeko bildu egin behar dira eta bereizi.
- Ahal dela, ez erabili pilarik. Sare elektrikora entxufatzen diren aparatuak eraginkorragoak dira eta, gainera, ez dute substantzia kimiko toxikorik.
- Erabili papera beharrezkoa denean bakarrik, eta folio bakoitza ahalik eta gehien aprobetxatuz.
- Paper-kontsumoa murrizteko, erabili hedabide elektronikoak.
- Inprimatu beharrean, saia zaitez ordenagailuko pantailan irakurtzen, ahal den guztietan.
- Egin fotokopiak bi aldeetatik, eta, ahal bada, orri bakoitzeko bi orrialde.
Berrerabiltzeko…
- Plastikozko ontzien ordez, erabili katilu eta botila berrerabilgarriak kafea edo ura edateko.
- Ahal den guztietan, erabili paper birziklatua
- Alde batetik bakarrik erabili den papera atzeko aldetik erabil ezazu beste gauza batzuk idazteko.
Eta, azkenik, hau ere garrantzitsua, Birziklatzeko…
- Lagundu hondakinak bereizten: papera, pilak, kontsumigarrien kartutxoak, plastikoa, ontziak, etab.
- Zerbait botatzen duzunean, saiatu materialak bereizten eta dagokien edukiontzian uzten. Adibidez: koaderno erabilien kasuan, bereiztu uztaiak, azalak eta papera.
- Papera birziklatzeko ontzia jarri.
- Partekatu paper-kontsumoarekin duzun kezka, eta animatu pertsonak (zurekin bizi direnak, adibidez) arduraz erabil dezaten.