“NATURAREN ALTXORREN BILA” GINKANA ARRAKASTA HANDIZ EGIN DA

Irailaren 24an —igandea—, ASTEKLIMA 2023ko jardueretako bat egin zen Etxebarria parkean: “NATURAREN ALTXORREN BILA” GINKANA. Parte-hartzaileak taldetan banatu ziren, eta jarduerarako behar ziren materialak banatu ziren: parkeko mapa batzuk, pisten zerrenda bat eta pista bati jarraitzeko behar den edalontzia. Zerbitzu ekosistemikoak (bakoitza bere logoarekin) pegatina gisa inprimatu ziren, honako zerbitzu hauek kontuan harturik:

  • Elikagaien hornidura
  • Airearen kalitatea erregulatzea
  • Erregulazio klimatikoa (eta tenperatura moteltzea)
  • Ziklo hidrikoa erregulatzea
  • Haziak polinizatzea eta sakabanatzea (eta habitata mantentzea)
  • Muturreko gertaerak erregulatzea
  • Zarata murriztea
  • Aisialdia (eta ingurumen-arloko hezkuntza)

Pista bakoitzak parkeko hainbat lekutara eramaten zituen. Bertara iristean, pertsona batekin («zerbitzuen ninfa» deitutakoa) topo egiten zuten eta, proposatutako galderei edo hausnarketei erantzutean, zerbitzuari zegokion pegatina irabazten zuten.

Talde irabazleari fitonia lore txiki batzuk oparitu zitzaizkion, eta parte-hartzaileei albaka landare bat oparitu zitzaien. Hala ere, familia taldeak izan zirenez, talde bakoitzari bakoitzetik landare bana ematea erabaki zen.

Parte-hartzaileek adierazi zuten jarduera gogoko izan zutela eta hausnarketa batzuk egin zituzten emandako pistei buruz. Kasu askotan, harritu egin ziren parkeak eskain ditzakeen zerbitzu guztiez. Horregatik uste dugu jarduerak arrakasta handia izan zuela.