Murriztu edateko uraren kontsumoa
Ura nahitaezkoa da planetaren eta bertako biztanleen, hau da animalien eta landareen, orekarako. Guztientzako nahikoa dago, vaina, zoritxarrez, gaizki banatuta dago eta askotan, gaizki kudeatuta. Planetaren alderdi honetan nahikoa dugu kanila irekitzearekin edateko ura izateko. Ondorioz, denetarako erabiltzen dugu, baita kotxea garbitzeko ere.
Ura aurrezteko landareak euri-urarekin urezta daitezke, hobe egunaren bukaeran (lurruntzea saihesteko) eta erabilitako urari (platerak garbitzekoari, komunekoari, dutxakoari) probetxua atera tangarako, lurra garbitzeko eta abar. Ureztatzeko ere, iragazi ondoren.