Mikroplastikoak jateko gai den arrain robota sortu dute Txinan
XXI. mendeko ingurumen-arazo larrienetako bat dira mikroplastikoak, duten neurri txikiagatik (5 cm baino gutxiago). Mikroplastiko horiek sortzen dira plastiko handiak deskonposatzean, ozeanoetan, nekazaritza-produktuetan eta elikagaietan amaitzen dute, eta gure osasunari eta beste espezieenari eragiten diete.
Arazo horri aurre egiteko, Sichuaneko Unibertsitateko (Txina) ikertzaileek arrain robot bat sortu dute, uretako mikroplastikoak jateko gai dena.
Arrain itxurako robot txiki hori 1,3 cm luze da, eta nakarrean oinarritutako materialekin eginda dago (malgua eta iraunkorra da nakarra).
Robotak igerian egin dezake argi infragorri baten laguntzarekin, eta uretan flotatzen ari diren plastiko-partikulak irentsi ahal ditu.
Zer gertatzen da, ordea, animalia batek arrain robota irensten badu? Ikertzaileek diotenez, ez ditu espezie basatiak kaltetuko, biobateragarria den material batez eginda dagoelako.