Maiatzaren 20a – Erleen Nazioarteko Eguna

Erleak eta beste polinizatzaile batzuk txikiak izan arrean, eginkizun erraldoia dute planetaren orekan. Horiei esker, loreak ernaltzen dira, frutak, barazkiak eta haziak ekoizten dira, eta ekosistemen dibertsitateari eusten zaio. Polinizaziorik gabe, elikatzen gaituzten laboreen eta biziari eusten dioten landareen zati handi bat desagertuko litzateke.

Baina erleak arriskuan daude.
Pestiziden erabileraren, habitaten galeraren, kutsaduraren, klima aldaketaren eta gaixotasunen eraginez izugarri murrizten ari da erleen populazioa mundu osoan. Zientziak argi eta garbi ohartarazi du: erleak desagertzen badira, aurrekaririk gabeko krisi ekologiko eta elikagai-krisi bati egin beharko diogu aurre.

Zer egin dezakegu toki-mailatik?
Polinizatzaileentzat atseginagoak diren hiri-espazioak sortzeko lanean ari da Udala, bertako flora duten lorategiak sustatuz, produktu kimikoen erabilera murriztuz eta ingurumen-hezkuntza sustatuz. Baina zuk ere ekin diezaiokezu:

✅Landatu lore natibo eta usaintsuak balkoietan, lorategietan edo patioetan.
✅ Saihestu pestizidak eta herbizidak, baita etxean ere.
✅ Hiri-biodibertsitateari buruzko tailerretan edo ibilbideetan informatu eta parte hartu.
✅ babestu erlezaintza jasangarria eta hurbila.

Erleak babestea bizitza babestea da.🌍
Gaur erleak direla gomutatzen dugu, eta gure konpromisoa berritzen dugu, burrunba egiten, polinizatzen eta planetari eusten jarrai dezaten.