LED bonbillak erabilita, elektrizitate-energiaren kontsumoa % 80-90 ere murriztu daiteke
Etxean, batez beste, elektrizitatearen % 18 argitan kontsumitzen dugu. Garrantzitsua da, hortaz, LED bonbillen hautua egitea, energia-efizientzia altua ematen dute-eta.
Egunero-egunero 4 orduz piztuta baldin badaukagu, bonbilla gori bat urtean 15,5€ kostako zaigu, bonbillaren eros-prezioa barne. Bonbilla fluorotrinko baten gastua (kontsumo baxua) 6,37€-koa da; eta LED bonbilla batena, berriz, 8,17€-koa. Eta zenbat orduko bizi-iraupena dute? Bonbilla goriek 1.000 orduz irauten dute; fluortrinkoek (kontsumo baxua) 10.000 orduz; eta LED bonbillek, berriz, 25.000 orduz irauten dute.
Argi-intentsitate gorena eskaintzen dute bat-batean, gogorrak dira piztu-itzaliak jasateko, eta kolorearen erreprodukzio-indize altua eskaintzen dute. Betiko bonbillen aldean, LED bonbillak erabilita, elektrizitate-energiaren kontsumoa % 80-90 ere murriztu daitek.