Kriosfera urtzen ari da: planeta alerta egoeran

Lurreko izotza – glaziarrak, itsas izotza, kasko polarrak, elurra eta permafrosta – kriosfera izenez ezagutzen denaren parte da.  Klima-sistema globalaren funtsezko osagai hori arrisku larrian dago, berotze globala dela eta. Urruneko fenomenoa dirudien arren, haren ondorioek eragin zuzena dute milioika pertsonarengan.

IPCCko zientzialariek zuzendu berri dituzten azterlanek erakusten dutenez, Parisko Akordioaren helburuak betetzen baditugu ere, berotzea 1,5 ºC-ra mugatuz, glaziar txikienen % 50 mende honetan desagertuko da. Tenperatura 3 ºC berotzen bada, (egungo ibilbide kezkagarria), glaziarren % 70 baino gehiago desagertuko litzateke, eta horrek ondorio itzulezinak izango lituzke.

Zergatik da hain garrantzitsua kriosfera?

  • Ur geza: glaziarrak planetako ur gezaren erreserbarik handiena dira. Glaziarrak desagertzen badira, arriskuan egongo da edateko eta ureztatzeko uraren hornidura munduko eskualde askotan.
  • Itsas maila: izotza urtzeak itsas mailaren igoera globalari laguntzen dio; izan ere, XX. mendeaz geroztik 20 cm baino gehiago igo da, eta 2100. urtean 50-100 cm gehiago izan ditzake.
  • Klima globala: izotzak eguzki-erradiazioa islatzen du. Izotzaren azalera murrizten denean, lurrak bero handiagoa xurgatzen du, eta berotze-prozesua areagotu egiten da.
  • Karbonoa askatzea: permafrosteko izotza urtzean berotegi-efektuko milioika tona gas aska daitezke, eta horrek are gehiago larriagotzen du krisia.

Bilbon, glaziarrik eta permafrostik ez dugun arrean, klima-aldaketaren ondorioak nabari nabaritzen ditugu: bero-bolada ohikoagoak dira, euri-jasak, aldaketak hiri-biodibertsitatean eta arriskuak osasun publikorako.