Klimaren aldeko herritarren batzarrak bere gomendioak aurkeztu dizkio udalari
Iazko amaieran Bilboko Udalak bultzatutako Klimaren aldeko Herritarren Batzarrak bere lana amaitu du, eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailari helaraziko dizkion gomendioak zehaztu ditu. Bost proposamen nagusi dira, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak balora ditzan.
Bost gomendio nagusiak gai hauei buruzkoak dira: trantsizio energetikoa indartzea, herritarrei laguntzeko barruti-bulegoak sortuz; energia berriztagarriak sustatzea eta eraikinen efizientzia hobetzeko laguntza publikoak; hirigintza-diseinuan irizpide hauek garatzea: efizientzia, erosotasuna, justizia soziala eta klimatikoa; berdeguneak sustatzea, irizpide ekosistemikoak kontuan hartuta eta Bilbon babesleku klimatikoak daudela hobeto ezagutarazteko kanpainak garatzea.
Dokumentu osoa kontsultatu daiteke gomendioekin, hemen klik eginez
Prozesuaren hurrengo fasean aurkeztutako gomendioei erantzun behar die Udalak, adierazita horietatik zeintzuk jotzen dituen bideragarri. Ondoren, jarraipen-batzorde bat sortuko da, batzarkideak bertan direla, bideragarritzat jotzen diren jarduerak garatzeko.