Klima-aldaketak eragina du uraren zikloan
Bartzelonako Itsas Zientzien Institutuaren (ICM-CSIC) azterlan baten arabera, badirudi lurra berotzearen ondorioz uraren zikloa bizkortzen ari dela, tenperatura igotzearen ondorioz itsasoko eta ozeanoetako ura lurruntzen ari delako.
Atmosferan ur gehiago egoteak azal lezake poloetako eremu batzuetan detektatzen ari den eurite-hazkundea. Gainera, elur-prezipitazioak barik euri prezipitazioak izateak azkartu egin dute eremu horietako urtzea.
Bestalde, klima-aldaketa ozeanoen eta itsasoen gainazaleko gazitasuna aldatzen ari da: ozeanoaren eremu batzuetan haizea gutxitzen ari denez, gainazaleko geruzetako ura ez da beheko geruzekin nahasten, eta, horrela, gainazala geruza horiek baino gaziago bihurtzen da.