Ingurumenaren Munduko Eguna
Urtero legez, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatu da. Ekosistemak dira planetako bizitzaren oinarria. Ekosistemak zainduz eta babestuz zuzen-zuzenean eragiten zaio planetaren eta planetan bizi diren biztanleen osasunari, eta, beraz, ezinbestekoa da haiek zaintzea.
Aurten, “Lur bakar bat” goiburuarekin ospatu da Ingurumenaren Munduko Eguna, nabarmenduz ezinbestekoa dugula bizimodu jasangarria egitea, naturarekin harmonian, eta eguneroko politiken eta aukeren bidez sustatuz bizimodu jasangarriago eta ekologikoagoetara gidatuko gaituzten aldaketak.
Ingurumenaren Munduko Eguna 1972an sortu zen, Stockholmeko Konferentzian. Goi-bilera hartan, inflexio puntu bat ezarri zen, eta harrezkero, ingurumenaren aldeko politikak garatu izan dira.
Datozen hamar urteak funtsezkoak izango dira mundu osoko ekosistemen andeatzea gerarazteko eta haiek leheneratzeko, eta, beraz, 2030 Agendan mundu osorako ezarritako helburuak iristeko, nahiz ekintza aktiboen bidez, nahiz ekintza pasiboen bidez, eta natura bere onera berez bihurtzea eragotz dezakeen mehatxu oro ezabatuz. Ez badiogu laster ekiten, aire kutsatuaren peko esposizioa % 50 handituko hamarkada honetan, eta ur ekosistemetara iritsiko diren plastikoak orain adinako hiru izan daitezke 2040an.