HOTZAK EZ GAITU GELDITZEN!

Neguan, hotza gorabehera, ortu urbanoek martxan jarraitzen dute.

Udazkenean eta neguan, urte osoan hazten diren arren tenperatura baxuetara bereziki ondo egokituta dauden espezieak landatu ditzakegu, hala nola zerba, uraza eta azenarioa. Baina sasoi honetakoak, berez, beste batzuk dira: kipula, porrua, azalorea, brokolia, azaburua, erremolatxa, berakatza eta eskarola, esate baterako.

Hobe da goizaldean ureztatzea, leiak ez dezan laborea kaltetu.