HONDARTZETAKO ZABORRA

Uda eta beroa iristean, hondartzak jendez betetzen dira. Eta jendearekin batera, arazo larri bat: ZABORRA.

Gaur egun, mundu mailan dagoen arazo larrienetako bat hondartzetako zaborren kutsadura da. Kalkuluen arabera, urtean 6,4 milioi tona hondakin isurtzen dira ozeanoetara. Hondakin horietako asko hondartzetan daude, eta uraren indarrak ozeanoetara eramaten ditu. Arazo horrek itsas ekosistemei eragiten die, eta, horregatik, herrialde, ikerketa-zentro eta GKE asko arazo hori konpontzeko lanean ari dira etengabe. Zaborrak urak kutsatzen dituzten substantzia kimikoak askatzen ditu; beraz, janaria edo edaten dugun ura kutsa dezake. Biodibertsitateari ere kalteak eragiten dizkio eta gainera, kiratsa zabaltzen du. Eta, gainera, kutsadura bisuala eragiten du. Horregatik guztiagatik, garrantzitsua da hondartzetako hondakinak murrizten laguntzea, gure hondakinak behar bezala jasoz eta birziklatuz.

Hondartzetan (harean zein zabaltzetan) aurkitu ohi diren hondakinak honako hauek dira:

  • Zigarrokinak
  • Ontziak
  • Botilen tapoiak
  • Plastikozko botilak
  • Plastikozko poltsak
  • Erabilera bakarreko plastikozko mahai-tresnak
  • Lastotxoak

Gainera, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, gero eta ugariagoak dira maskarak.