GARAGARDOAREN ZAPOREA, ARRISKUAN, KLIMA-ALDAKETAREN ERAGINEZ

Klima-aldaketa errealitate bat da jada. Aldaketa horren ondorioak nabaritzen hasi dira planetan: tenperatura globalak igo egin dira, fenomeno meteorologiko kaltegarriak sarriago gertatzen dira, euri-eskasia dago eta abar luze bat. Baina, gainera, lupuluari ere eragin dio, duela gutxi egindako azterlan baten arabera.

Azterlan horren arabera, lupulu-laboreen errendimendua % 4-18 jaitsiko da 2050erako. Era berean, lupuluaren azidoak % 20-31 murriztuko direla kalkulatzen da. Azido horiek funtsezkoak dira garagardoaren zapore mingotsean.

Adituen ustez, garagardoa zapore mingotsarekin egiten jarraitzeko, lupulua modu tradizionalean lantzeko ohitura egokitu egin beharko da klima-aldaketaren ondorio negatiboak arintzeko eta zaporeari eustea lortzeko.