EZAGUTU URBAN KLIMA 2050 PROIEKTUAREKIN BILBOKO GARAPEN URBANISTIKOA

LIFE IP Urban Klima 2050ek, Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handiena, bide erdia ibili du dagoeneko, eta Klima Aldaketari buruzko NBEren hurrengo Konferentziarekin (COP 28) batera (2023ko azaroaren 30etik abenduaren 12ra Dubain egingo dena), EAEko 7 udelerritan klima-aldaketari aurre egiteko lanei buruzko bideo batzuk plazaratu ditu.

Bilbok aurrera egin du Zorrotza Puntaren hirigintza-garapenean; klima-aldaketaren eta egokitzapenaren ikuspegia Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPN) sartu du.