Ezagutu Artxanda Ekologistak Martxaneko ibilbide ekologikoarekin
Datorren urriaren 22an, larunbata, Eduardo Renovalesek (Ekologistak Martxan) gidatutako ibilbide bat antolatuko dugu Artxanda mendian barrena, Mugarik Gabeko Euskadiko Ingeniaritzak (ISF-MGI) antolatutako ‘Garapena, Lankidetza eta Teknologiak Trantsizio Ekosozialerako’ mintegiaren jardunaldien barruan.
‘Artxandatik ibilbide ekologikoa: bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa‘ ibilbideak Bilboko balio natural handieneko eremuetara hurbiltzea du helburu. Bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.
Hemen duzu ibilbideari buruzko informazio praktikoa:
- Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak.
- Hasiera: Urriak 22, larunbata, 9:45etan
- Lekua: Funikular plaza
- Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)
- Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
- Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
- Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.
- Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi info.bilbao@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 21eko 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.
- Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras
- Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros