EUROPAR BATASUNAK PURPURINA ETA BESTE PRODUKTU BATZUK DEBEKATU DITU

Badakigu milioika hondakin plastiko iristen direla ozeanoetara; gehienak ikusezinak dira guretzat, baina ingurumenari kalte egiten diote. Gizakiaren begiak ikusi ezin dituen plastiko horiei “mikroplastiko” esaten zaie, 5 milimetro baino gutxiago neurtzen dituztenak. Gaur egun dugun mehatxurik handienetako bat dira eta, gainera, gure egunerokoan erabiltzen ditugun produktu askotan daude.

Horregatik, Europar Batasunak neurriak hartzea erabaki du. Helburua da 2030a baino lehen mikroplastikoek eragindako kutsadura % 30 murriztea.

ZER PRODUKTURI ERAGITEN DIO?

  • Kirol-azalera artifizialetan betegarri pikordunen materiala. Mikroplastikoak askatzen dituen iturri nagusia da, eta nahita askatzen dira ingurumenera. Kasu horretan, 8 urteko luzapena egongo da jabeei kirol-pistak aldatzeko denbora emateko.
  • Purpurina eta beste produktu kosmetiko batzuk. Purpurina eta mikroesferak dauzkaten produktu kosmetikoak (esfoliatzaile modura balio duten bola txikiak) debekatuta daude 2023ko urriaren 1etik. Beste produktu batzuetan (konplexutasunaren, birformulazio-beharraren eta beste aukera batzuen erabilgarritasunaren arabera) 4-12 urteko epea ezartzen da.
  • Detergenteak eta beste garbiketa-produktu batzuk; horien ordez aukera biodegradagarriak erabili beharko dira.
  • Debekatuta daude, halaber, mikroplastikoak dauzkaten jostailuak.