Etxean, erabili kutsatzen ez duten produktuak
Araztegietatik pasa ondoren ere, ibaietara iristen den urak fosfatoak, disolbatzaileak, substantzia tentsioaktiboak eta egungo garbigarriek izan ohi dituzten bestelako substantzia kimikoak dituzte. Asko kutsatzen duten osagai horiek eragin latzak izan ditzakete biodibertsitatean (batez ere uretako inguruetan) eta gure osasunean.
Zer egin dezakegu? Aukera itzazu etiketa ekologikoa duten garbigarriak, edo oraindik hobe, erabili ezazu Marseillako xaboia txirbiletan arropa garbitu behar duzun bakoitzean, xaboi beltza lurrak garbitzeko, ozpin beroa zikinkeria ateratzeko, sodio bikarbonatoa (ozpinarekin edo gabe) eltzeak, konketak, eta abar arrastorik egin gabe garbitzeko… Eta, batez ere, saiatu behar duzuna baino gehiago ez erabiltzen. Bestalde, baliatu zure eskuen trebetasuna.