Espezie inbaditzaileak eta klima-aldaketa
Klima-aldaketak ekosistemen funtzionamendua aldatuko du. Espezie inbaditzaile batzuk desagertu egin daitezke klima-aldaketaren ondorioz; eta, aldiz, beste batzuk bizirik atera, eta klima dela-eta lehen iristen ez ziren eremuetara hedatu daitezke.
Gainera, inbasio biologikoek, klima-aldaketarekin batera, eragin dezakete nahi ez diren beste espezie batzuek migratzea (patogenoak, adibidez), edo gurera gaixotasun berriak ekartzea.
Euskadin, 135 espezie inbaditzaile inguru erregistratu dira. Horren adibide da 2. irudiko Anguilicola crassusa: neurri txikiko nematodoa (3 cm inguru ditu), aingira japoniarraren barruan bizi dena eta krustazeo batzuk ere kutsa ditzakeena, nematodoaren larbak irentsiz gero. Espezie hori gure lurretara iritsi da kutsatutako aingiren inportazioarekin, edo kutsatutako krustazeoak zituzten barkuen lasta-uretan. Oraindik ez dira deskribatu gizakion osasunarengan duten eragina, baina Anguicola crassusak Ipar Atlantikoko aingiraren gainbeheran eragin dezake, eta galera ekonomiko garrantzitsuak sortu.