ENERGIA NEURRIZ KONTSUMITU

Energiaren sorrerak ingurumen-inpaktua dakar. Horregatik, energia aurreztea lagungarria da ingurumen-inpaktua murrizteko, eta berotze globalaren eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten laguntzen du. Era berean, energia-eraginkortasuneko ekintzekin energia-gastuak murrizten dira. Gogoratu: ez dago energia garbiagorik eta merkeagorik, kontsumitzen ez dena baino.

  • Pertsianak eta gortinak irekitzen badituzu, argi gehiago sartuko da eta, horrela, argi naturala aprobetxatuko duzu.
  • Energia neurriz kontsumitu, amatatu argiak behar ez dituzunean, bereziki hutsik dauden geletan.
  • Aukeratu kontsumo txikiko lanpara fluoreszenteak eta hodi fluoreszente finak. Horrela, energiaren % 50 aurreztuko duzu, eta iraupena hamar aldiz handiagoa izango da.
  • Amatatu berogailua, aire girotua, klimatizagailua eta bestelako gailuak. Horiek “stand by” moduan daudenean ere energia kontsumitzen baitute.
  • Aktibatu deskonexio-aukerak zure ordenagailuan. Laster itzultzekoa bazara, amatatu, gutxien-gutxienik, ordenagailuaren monitorea.
  • Ekipo berriak erosterakoan, jarri arreta energia-etiketei eta hartu eraginkorrenak (A edo B motakoak).
  • Berogailua edo aire girotua martxan daudenean, ziurtatu leihoak eta ateak ondo itxita daudela.
  • Arduraz erabili berogailua eta aire girotua. Tenperatura egokitzat jotzen dira hauek: 25º C aire girotua bada, nahikoa baita eroso sentitzeko, eta berogailua bada, 20º° C.
  • Energian % 10 gehiago aurrez daiteke baldin eta gradu bat gehiago jartzen badugu aire girotuan eta gradu bat gutxiago berogailuan.