Eguzkiaren Nazioarteko Eguna
Eguzkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, udako solstizioarekin batera.
Eguzkiak 4.500 milioi urte ditu, gutxi gorabehera. Izar horrek ahalbidetzen du gure planetan bizitza egotea. Izan ere, eguzkirik gabe, landare-espezie gehienek ezingo lukete fotosintesia egin, eta, ondorioz, kate trofiko guztia desagertuko litzateke: belarjaleek ezingo lukete landareekin elikatu, eta haragijaleek ezingo lukete belarjaleekin elikatu. Gainera, lurrazala berotzen duten eguzki-izpiei esker, planetaren tenperatura aproposa da, bertan bizitza egoteko.
Bestalde, eguzkia garrantzitsua da gure egunerokoan ere: argi naturala eta energia berriztagarria ematen dizkigu (eguzki-energia sortzen du, plaka fotovoltaikoen bitartez). Horrez gain, energia eoliko eta termikoan ere eragiten du, besteak beste.
Energia eolikoa sortzen da eguzkiak, atmosferaren alde batzuk berotuta, airean tenperatura-aldea eragiten duelako eta, ondorioz, haizea sortzen delako.