EGUZKI-PLAKAK BILBOKO UDAL HILERRIAN

Bilbao Zerbiztuak-ek hilerrian Eguzki-plaken instalazioa eta martxan jartzea amaitu du, hiribilduko kanposantua erabat jasangarria izan dadin eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan eta haren garapen jasangarrirako 17 helburuetan ezarritakoa betez.

Ekimen honi esker, Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetuko da, energia berriztagarriak tokiko ekoizpen-ekonomian modu aktiboan integratuko direlako eta klima-aldaketaren aurka borrokatuko delako.

Bigarren fasean, Bilbao Zerbiztuak-ek ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu.

Informazio gehiago hemen.