Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 22an Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna da.
Egun honen helburu nagusia da dibertsitate biologikoaren garrantzia nabarmentzea, animalia- eta landare-espezieen aniztasuna, horien geneak eta bizi diren ekosistemak barne. Biodibertsitatea funtsezkoa da ekosistemen orekarako eta pertsonen ongizaterako, ezinbesteko zerbitzuak ematen baitizkigu, hala nola elikagaiak, ur garbia, sendagaiak eta klimaren erregulazioa.
Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Egunaren kariaz, urte bakoitzean gai bat hartzen da ardatz sentsibilizazio-jarduerak eta -kanpainak bideratzeko. Aurten, gaia “Izan zaitez planaren parte” da.
Biodibertsitatearen kontserbazioak hainbat erronkari egin behar die aurre; horietako batzuk dira habitaten galera, klima-aldaketa, natura-baliabideen gehiegizko ustiapena eta kutsadura. Egun hau eginez, nazioarteko lankidetza mobilizatu eta toki-, estatu- eta mundu-mailan eragin nahi da, planetaren dibertsitate biologikoa babesteko eta kontserbatzeko.