BLACK FRIDAYK ETA CYBER MONDAYK GURE PLANETA SUNTSITZEN DUTE. ZERGATIK?

Gaur egun, erosketa konpultsiboan oinarritutako kontsumo-sistema batean bizi gara; askotan, ez dugu erosten duguna behar, eta erositakoak ez die benetako premiei erantzuten. Kontsumismoak erosteko makina bihurtzen gaitu, askotan kapritxoz erosten baitugu, ez premiaz. Xahutze horren goia duela urte batzuk jo genuen, Black Friday eta Cyber Monday delakoekin. Hala ere, argi izan behar dugu egun horiek inpaktu larria dutela ingurumenean.

  • Gehiegizko kontsumoa: gehiegi eta beharrik gabe erosteak xahutzea dakar (askotan), baita ekoizteko baliabide naturalak behar dituzten produktuen eskaria handitzea ere.<0}
  • Gehiegizko ekoizpena: enpresek, garai horretako eskariari erantzuteko, ekoizpena handitu behar izaten dute. Horrek baliabide naturalak arinago agortzea eta karbono-aztarna handitzea dakar, produktuen fabrikazioa eta garraioa direla eta.
  • Enbalajea eta hondakinak: produktuen enbalajea behin bakarrik erabiltzen da, eta hondakindegietan edo naturan amaitu ohi du. Horrek ingurumen-kutsadura sortzen du.
  • Energia-kontsumoa: garai horretan, gora egiten du online erosketen kopuruak. Horrek esan nahi du energia-kontsumo handiagoa dagoela datu-zentroen funtzionamenduaren eta entregetarako logistikaren ondorioz. Horrek karbono-igorpenak handitzea dakar.
  • Garraioa: bai denda fisikoetara joateko, bai online erositako produktuak entregatzeko, ibilgailuen zirkulazioa areagotzen da. Hori dela eta, trafiko-pilaketa gehiago sortzen dira, eta berotegi-efektuko gasen emisioa handiagoa da.