BLA BLA LAB panel klimatikoan parte hartu nahi duzu?
BLA BLA LAB proiektuaren helburu nagusia klima-aldaketarekin lotutako testigantza pertsonalak biltzea da, herritarrei ahotsa emanez arazo global horri buruz zer pentsatzen, sentitzen eta bizi duten adierazi ahal izan dezaten. Esperientzia horiek bilduz, lortu nahi da beste pertsona batzuek hainbat ikuspegi eta errealitate ezagutzea, klima-aldaketa hobeto ulertu eta kontzientzia sozial handiagoa sustatzearren.
Hortaz, BLA BLA LAB herritarren entzute- eta testigantza-sare gisa eratzen da, non pertsonen parte-hartze aktiboa funtsezkoa baita. Bestela esanda, datu-, testigantza- eta taktika-laborategi bat da, kliman oinarrituta, klima-komunikazioa hobetzera eta indartzera bideratua, ideien, esperientzien eta hausnarketen trukea erraztuz, gai horri buruzko eztabaida hurbilagoa, eskuragarriagoa eta gizatiarragoa izan dadin.
Helburua xumea da: “gure ekintzak ebidentzia komunikatiboan oinarritzea eta klima-gaien polarizazioa saihestea”.
Nola parte hartu? Ekimen honetan parte hartzea oso erraza da, denbora askorik ez dizu kenduko. WhatsApp edo E-mail bidez jasotako galderari erantzun beharko diozu, hilean behin. Aldi bakoitzean ez duzu bost minutu baino gehiago behar izango, eta, beraz, edonork parte hartu ahal izango du, ez baita astuna izango. Guztira, bost aldiz errepikatuko da prozesua, hilean behin, bost hilabetean zehar. Interesdunek esteka honen bidez sartu eta parte hartu ahal izango dute:
https://form.jotform.com/251952740655058/prefill/68c00a0a6437334b6dad5cf05621


