Bizikletaren Munduko Eguna
Gaur ospatzen da Bizikletaren Munduko Eguna, garraiobide honi protagonismo handiagoa ematearren eta erakustearren bizikletak zelan lagun dezakeen kutsadura gutxitzen eta klima-aldaketa leuntzen.
Teknologiei esker, badira ibilgailu berritzaile oso ondo hornituak. Hala ere, mehatxua bihurtu dira planetarako, CO2-a eta atmosfera kutsatzen duten beste gas batzuk isurtzen dituztelako. Aldiz, bizikletak garraiobide praktiko, osasungarri, ekonomiko eta ekologiko bat dira, onurak dakarzkiena osasunari eta planetari, kutsadura-maila handiak gutxitzen laguntzen duelako. Bizikletak ez du kontsumitzen energiarik, eta, beraz, bizikletaz ibilitako kilometro bakoitzak ez du berotegi-efektudun gasik bat ere isurtzen.
Ekainaren 5ean eta 26an, Bilboko Areatzan, “Domeketan bizikletaz” ospatuko da Areatzan, eta hainbat jarduera izango dira, garraiobide horren ingurukoak: bizikleta erabilien azoka, ginkanak familientzat eta lagunentzat, trebetasun-probak eta bizikletarekin zerikusia duten erakusketak.
Jardunaldi horien gaineko informazio gehiago nahi izanez gero: