♻️BIRZIKLATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA♻️
Birziklatzea 3 kontzeptuetako (Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu) bat da, eta ingurumena kontserbatzen laguntzen du Birziklatzen badugu…
- Lehengai berriak erauzteko, garraiatzeko eta egiteko lan txikiagoa egin behar da, eta, beraz, energia gutxiago erabiltzen da.
- Energia gutxiago erabiltzen bada, atmosferara ere CO2-a gutxiago kanporatuko dugu. Horrela, berotegi-efektua murrizten lagunduko dugu.
- Ez da beharrezkoa hainbeste lehengai berri erabiltzea produktuak fabrikatzeko.
- Baliabide naturalak aurrezten dira eta basoak kontserbatzen ditugu (ezinbestekoak dira aireko kutsadura murrizteko).
- Ingurumena babesten laguntzen du.
- Lanpostuak sortzen eta mantentzen laguntzen du. Birziklatze-prozesuak materialak bildu eta sailkatuko dituzten langileak behar ditu.
Horregatik, maiatzaren 17an, birziklatzearen nazioarteko eguna da, jendea jabetu dadin zein garrantzitsua den hondakinak behar bezala tratatzea.