Birziklatzearen Munduko Eguna
Gaur, maiatzak 17, Birziklatzearen Munduko Eguna ospatzen da, gizartea kontzientziatzeko sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeak duen garrantziaz. Birziklatzeari esker, klima-aldaketa gelditzen lagundu dezakegu, eta, horrela, ingurumena babestu.
Hirietan edukiontzi mota desberdinak ditugu, baina non utzi behar dugu hondakin bakoitza?
- Edukiontzi berdea: beira.
- Edukiontzi urdina: kartoia eta papera. Papera eta kartoia birziklatuz, material horiek lortzeko zuhaitzen mozketa murriztuko dugu.
- Edukiontzi horia: Edukiontzi horrek sortzen ditu zalantza gehien birziklatzean. Bertan botilak, plastikozko eta metalezko ontziak eta brikak uzten dira, baldin eta hondakin organikorik ez badute.
- Edukiontzi marroia: hondakin organikoak, hala nola elikagaiak eta erabilitako ezpainzapiak. Hondakin horiek tratatu eta konposta egingo da, ongarri edo energia gisa erabil daitekeena.
- Edukiontzi grisa: gainerakoen frakzioa. Edukiontzi honetan, aurreko edukiontzietan utzi ezin izan den guztia uzten da: biberoiak, txupeteak, pixoihalak, maskotetarako harea, ilea, zigarrokinak, etab.
- Pilak, mugikorrak, ordenagailuak, altzariak, ispiluak eta etxetresna elektrikoak horretarako prestatutako garbigune batean uzten dira.
Bazenekien iraungitako farmakoak ere birziklatu daitezkeela? Farmazietan dauden edukiontzi berezietan uzten dira.