BILBOKO UDALAREN ADIERAZPENA

Badira urte batzuk geroz eta gehiago entzuten dela “klima-larrialdiaren” gaia. Hainbat herrialdetan, babes ofiziala eman zaio klima-larrialdiaren adierazpenari. Milaka unibertsitatek, medikuntza sozietatek eta gizarte kolektibok bat egin dute adierazpenarekin.

Klima-larrialdiak gizartearen arlo guztiei dei egiten die. Botere publikoei ere bai.

Gauzak horrela, klima aldaketa gerarazteko konpromisuarekin bat egin nahi du Bilboko Udalak zera adieraziz:

  1. Bilboko Udalak klima-larrialdiaren egoera deklaratzen du.
  2. Bilboko Udalak konpromisoa hartzen du klima-larrialdiari asmo handiz eta urgentziaz aurre egiteko behar diren ekimen guztiak sustatzeko, bultzatzeko eta erabakitzeko.
  3. Bilboko Udalak panel eta programa guztietan agertuko du klima larrialdiaren egoera, zeharkakotasunez, eta baita aurrerantzean landuko diren lege- eta aurrekontu-proiektuetan ere.
  4. Bilboko Udalak, gaurgeroko aurreproiektuetan, klimaren ikuspuntua txertatuko du, eta behar diren diru-sailak izendatuko ditu, klima larrialdiaren egoerak sektorez sektore galdegiten dituen ekintza asmo handiko eta urgentziazkoak abiaraztearren.
  5. Bilboko Udalak planak eta politikak abiaraziko ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoan 2050a baino lehen karbono-neutraltasuna erdiestearren, eta ahalegin gehigarriak ere egingo ditu data hori 2040raino aurreratzearren.
  6. Bilboko Udalak neurriak ipiniko ditu klima-larrialdiari aurre egiteko, gainerako herritarrekin hitzartuta, parte hartze sozialeko prozesu zabalen bitartez.