Bilboko Udalak laguntzak emango ditu bizikleta elektrikoak erosteko eta mota guztietako bizikletak konpontzeko 🚲
Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun Sailak hirigunean bizikleten erabilera sustatzeko laguntza-plan bat aktibatu du.
Pertsona bakoitzeko 200 euroko diru-laguntza emango da bizikleta elektrikoak erosteko, baldin eta gehieneko prezioa 1.500 eurokoa bada, BEZik gabe.
Bizikletak konpontzeko laguntzak 50 eurokoak dira ibilgailu bakoitzeko, 50 eurotik gorako konponketa- edo mantentze-jardueretarako, BEZik gabe.
50.000 euro bideratuko dira bi laguntza-lerroetara eta urriaren 30era arte egongo dira aktibo.
Info gehiago hemen.