Bilboko Udalak gaur, maiatzak 12, ireki du 2023ko parte-hartze bidezko aurrekontuen programari proposamenak aurkezteko epea

Maiatzaren 12tik 26ra bitartean, Bilboko herritarrek beren ideiak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko parte-hartze bidezko Aurrekontuaren udal-programan, Bilbao.eus -eko inprimaki bat erabilita. Prozesu irekia da eta, horren bidez, uriko biztanleek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte 2023ko udal-aurrekontuaren zati bat erabiltzeko moduari buruz.

Prozesuan Bilbon erroldatuta dagoen edonork har dezake parte, 16 urte baino gehiago baditu. Proposamen horiek interes orokorreko ideiak izan behar dute, uriko edo barrutiko eremukoak, eta udalaren eskumeneko edozein jardun-arlori lotutakoak.

Ekainaren 27an proposamen guztiak argitaratuko dira Bilbao.eus webgunean. Bertan, udal sailek teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnak lehenetsi eta hautatuko dituzte. Proposamenak herritarrek bozkatzeko fasera pasako dira.

Irailaren 15etik 25era, bilbotarrek botoa eman ahal izango dute Bilbao.eus webgunean, Bilborako onenak iruditzen zaizkien proiektuen alde. Azkenean, herritarrek erabakiko dute zer proiektu sartuko diren datorren urteko udal-kontuetan.