Bilboko Udalak “Domeketan bizikletaz” jardunaldiak aurkeztu ditu, urian bizikletaren erabilera sustatzeko

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak eta Euskadi Fundazioak “Domeketan bizikletaz” izeneko jardunaldiak antolatuko dituzte maiatzaren 22an eta ekainaren 5ean eta 26an (domeka), herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzeko. Programatutako jarduerak “Bizikleta Hiria, bizikletaz hobeto-mejor en bici” kanpainaren barruan daude eta Areatzan egingo dira.

Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak azpimarratu du oso garrantzitsua dela familia osoaren mugikortasun aktiboa sustatzea, bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko..

Jardunaldi horiek herritarren artean bizikletaren erabilera eta BilbaoBizi bizikletak mailegatzeko udal-zerbitzua sustatzeko udal-politikaren barruan sartzen dira, baita bizikletak erosi eta konpontzeko laguntzen, Bilboko kaleetan ibilgailuak orduko 30 kilometroko mugaren edo bizikleta sarea hobetu eta zabaltzearen barruan ere.

“Domeketan bizikletaz” jardunaldietako bakoitzean, hainbat jolas- eta jai-jarduera egingo dira; horien artean, aipatzekoa da bigarren eskuko bizikletan azoka. Azoka honen helburua da erabiltzen ez diren bizikletei bigarren aukera bat ematea, prezio merkean, horrela ekonomia zirkularraren alde eginez.

Azoka hori 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Saldu nahi diren bizikletei alta eman behar zaie, dagokion inprimakia betez, hemen: (https://www.bizieskola.net). Gehienez 2 bizikleta jarri ahal izango dira salgai pertsonako, eta gehienez 500 euro bizikleta bakoitzeko.

Saltzaileek 10:00etatik 12:00etara entregatu ahal izango dituzte bizikletak, eta, sailkatu eta ordenatu ondoren, jendeak 11: 00etatik 14: 00etara bitartean erosi ahal izango ditu.

Azoka amaitutakoan, jabe izandakoari hitzartutakoa ordainduko diote, eta teknikari batzuk egongo dira bizikletak jabe berrien neurrietara egokitzeko. Gainera, bizikleta saltzea lortzen ez duten pertsonek Bizieskolari eman ahal izango diote. Bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeaz gain, migratzaileen garapen pertsonala eta lan-garapena eta haien erregularizazioa eta gizarteratzea ere sustatzen ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen: https://www.bizieskola.net.

Jardunaldietako beste jarduera bat bizikletan ibiltzeko trebetasun-probak izango dira, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat. Proba horietan, bizikleta zenbateraino kontrolatzen duten erakutsi ahal izango dute, trebetasun- eta oztopo-ginkanen bidez. Interesdunek bizikleta eraman behar dute eta aldez aurretik erreserba bat egin behar dute esteka honen bidez: https://www.fundacioneuskadi.eus

Familiarekin edo lagunekin bizikletaz egindako ginkana bat ere egin ahal izango da, gehienez ere bost pertsonako taldeetan.Interesdunek plaza erreserbatu behar dute https://www.fundacioneuskadi.eus/ helbidean izena emanda, eta beren bizikleta eraman behar dute.

Azkenik, bizikletarekin lotutako zenbait erakusketa antolatuko dira. Lehendabizikoa “fixie” izango da, pinoi finkoko bizikletari eskainitakoa. Ondoren, mota horretako bizikleten erakusketa egongo da. Azken domekan, parte-hartzaileek bizikleta elektrikoei buruzko erakusketa bat izango dute.