BEHERAPEN JASANGARRIAK

Urtarrila ezaguna da, gauza berri askoren hasiera delako, eta, askorentzat, beherapenez baliatzeko une ezin hobea. Ikus dezagun nola balia dezakegun merkealdia erosketa-esperientzia arduratsuagoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa bihurtzeko:

Erosi aurretik

  • Egin zerrenda bat: Identifikatu benetan behar duzuna, ez dezazun erostearren erosi.
  • Begiratu zeintzuk diren marka jasangarriak: Saiatu praktika jasangarriak dituzten markak eta etikoak direnak bilatzen, hala nola material ekologikoak erabiltzen dituztenak eta bidezko lan-baldintzak aplikatzen dituztenak.
  • Neurtu kalitatea: Aukeratu kalitate oneko produktuak, denbora gehiago irauten dutenak.

Erosketak egitean, denda fisikoan zein online, aholku horiek aplika ditzakegu garraioarekin lotutako karbono-aztarna eta hondakin-kopurua murrizteko.

  • Lehenetsi tokikoa: Eman babesa tokiko negozioei edo markei, produktuak zure eremutik gertu fabrikatzen dituztenei.
  • Aukeratu material jasangarriak: Bilatu material birziklatu, organiko edo biodegradagarriekin egindako produktuak.
  • Saihestu plastikoa: Hautatu plastikozko enbalaje gutxi edo batere ez duten artikuluak.
  • Kontuan hartu bigarren eskuko produktuak: Behar duguna aurki ditzakegu.
  • Egin eskaerak multzoka: Egin eskaera bakarra denda bereko zenbait artikulurekin.
  • Aukeratu bidalketa estandarra: Premiazko bidalketek emisio gehiago sortzen dituzte aireko garraioa erabiltzeagatik.
  • Saihestu itzulketak: Izan ere, itzulketak egiten direnean garraio eta hondakin gehiago sortzen dute.
  • Erosi politika jasangarriak dituzten dendetan: Bilatu pakete birziklagarriak edo konpostagarriak erabiltzen dituzten eta jasangarritasunari buruzko politika argiak dituzten dendak.
  • Bila itzazu produktuak jasotzeko puntuak: Etxean zuzenean entregatzeari lotutako emisioak murrizteko.

Erosi ondoren

  • Zaindu erosketak: Egin kasu produktuak zaintzeko jarraibideei, denbora gehiago iraun dezaten.
  • Birziklatu edo norbaiti eman: Zerbait ordezkatzen baduzu, ahal dela, ez bota, saiatu birziklatzen edo ematen.
  • Hausnartu erositakoaz: hausnartu artikulua benetan behar zenuen eta ea aukera ona izan den zure ohitura jasangarrietarako, aurrera begira jokabide horiek oharkabean ez errepikatzeko.

Azken batean, beherapenetan hartzen dugun erabaki bakoitzak, dela denda fisikoetan, dela online, eragina du kutsadura-mailan eta emisioetan. Erosketa-ohitura jasangarriek gure inpaktua murrizten laguntzen dute, eta kontsumo-sistema arduratsuagoa eta planetarekin atseginagoa sustatzen dute. Jar dezagun arreta eremu horietan, ohitura horiek merkealdietan ez ezik, urteko gainerako sasoietan ere aplika ditzagun.