Baratze bat errentan hartu, eta baduzu etxerako barazkia
Elikagai ekologikoak osasungarriak dira, elikagarriak, biodibertsitatearen lagun eta aldaketa klimatikoaren leungarri. Nekazaritza ekologikoa europar araudi batean babesturik dago, ekoizpena kontrolaturik du, eta kalitatea ere bai.
Udalak, azken aldian, baratze txiki batzuk errentan ari dira eskaintzen, jendea osasuntsu bizi dadin han lan pixka bat eginez, eta, gainera, elikagai naturalak eta bertatik bertakoak sustatzeko.
Bide horretatik egiten baduzu, nekazaritza ekologikoaren alde ere egin dezakezu, bertako barietateak landuz eta kimika gabeko ongarri eta pestizidak erabiliz. Horrela, nekezago agortuko da lurra, eta geruza freatikoa gutxiago kutsatuko dugu.
Hozkailua bete baino lehenago, ondo begiratu zer jaten duzun eta gure erosketek zer-nolako ondorioak eragiten dituzten aldaketa klimatikoan.