Autorik gabeko Munduko Eguna
Gaur, irailak 22, Autorik gabeko Munduko Eguna da, herritarren artean kontzientzia ekologikoa sustatzeko, pertsonen osasuna zaintzen eta ingurumena babesten lagunduz.
Ingurumenaren Europako Agentziaren (AEMA) txosten baten arabera, airearen kalitate txarrak 400.000 heriotza goiztiar inguru eragiten ditu urtean Europan, eta horietatik 7.000 Espainian.
Egia da autoak leku batetik bestera eroso joateko aukera ematen digula. Hala ere, autoak dira hirietako kutsadura-iturri nagusietako bat, hainbat arrazoirengatik:
- Gas kutsagarriak eta partikula oso kaltegarriak isurtzen dituzte, esaterako, karbono monoxidoa (CO), karbono dioxidoa (CO2) eta oxido nitrosoak; horiek ozono-geruzan kalte larriak eragiten dituzte.
- Erregai fosil asko kontsumitzen dute. Auto baten motorrak erretzen duen erregai litro bakoitzeko, 2 kg CO2 baino gehiago isurtzen da atmosferara.
- Konponketan edo mantentze-lanetan hondakinak sortzen dira.
- Funtzionamenduan dauden motorrek kutsadura akustikoa sortzen dute.
Alternatiba gisa, erabil ezazu garraio publikoa, bizikleta edo joan zaitez oinez. Ingurumena babesten laguntzeaz gain, zure osasuna hobetzen ere lagunduko dizu.