Noticias

BILBOKO KIUB-EK AHOLKATZEN DU MODU ARDURATSUAN KONTSUMITZEA MERKEALDIAN ERE

Hainbat aholku eman ditu, adibidez, egingo dugun erosketa benetan beharrezkoa den baloratzea, eta aisialdi ez-kontsumista, orekatua eta solidarioa hautatzea, prezioen merkealdiaren “tentazioan” erori gabe. Uztaila gainean dugula, merkealdiaren kanpaina ere laster izango da gurean. Kanpaina honetan, Bilboko Udaleko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) zenbait aholku eskaintzen ditu, adibidez, erosten ari garena benetan behar dugun hausnartzea, […]

Gehiago irakurri →

UDALAK INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA OSPATZEN DU GAUR, AIREAREN KUTSADURA ERAGOZTEKO AHOLKU BATZUK EMANEZ

Aholkuen zerrenda bat da, ekintza batzuk jasotzen dituena, herritarrek, keinu errazekin eta eguneroko jokabideekin, airearen kutsadura gutxitzen laguntzeko.   Bilboko Udalak bat egin du Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunekin; aurten, “Bat eginik airearen kutsadurarik gabeko planeta baten alde” du goiburua. 2019rako hautatutako gaiak dei bat dakar, ekiteko eta arazo larri baten kontra borroka egiteko, mundu osoan […]

Gehiago irakurri →

ORNITOLOGIAREN HASTAPENEI BURUZKO LANTEGIA, BILBOKO HEGAZTIAK EZAGUTZEKO

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak ornitologiaren hastapenei buruzko bi lantegi antolatu ditu, datorren asteburu honetarako (apirilaren 6a eta 7a) eta hurrengorako (apirilaren 13a eta 14a), Bilboko hegaztiak ezagutzeko. Lantegietan, zati bat teorikoa izango da, eta Ibaiondo-La Bolsa auzo-etxean izango da, eta beste zati bat praktikoa, Artxandan zehar ibilaldiak eginez inguru hartako hegaztiak ezagutzeko.   […]

Gehiago irakurri →

BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU “PLANETAREN ORDUA” EKIMENAREKIN

Mundu osoan egiten den ingurumenaren aldeko ekimena da. Ekintza sinboliko honetan argiak ordubetez amatatzen dira klima aldaketaren aurkako borrokarekin bat etorriz. Uriko eraikin garrantzitsuenetako batzuetan argi apaingarriak amatatuko dira, zapatuan, martxoak 30, 20:30etik 21:30era. Mundu zabalean ehunka milioi pertsona, enpresak, udalak eta erakundeak eskutik lotuta denon artean “klima aldaketari aurre egiteko”.   Bilboko Udalak bat […]

Gehiago irakurri →

BILBOKO UDALAK 5 ZUHAITZ BERRI LANDATU DITU IBAIEDER PARKEAN BASOEN NAZIOARTEKO EGUNEAN

Bilbok bat egin du aurten ere Basoen Nazioarteko Egunarekin, Pyrus Calleryana espezieko 5 zuhaitz berri landatuta. Zuhaitz horiek landatzen Ibaizabal BHIko ikastetxeko eta Abusu ikastolako ikasleak izan ditugu, Tokiko Agenda 21eko kide direnez gero. Azken 5 urteotan 5.436 zuhaitz landatu dira; horietako 4.322 uriguneetan (Bilboko parkeetan eta lorategietan) eta 1.114 basoetako parkeetan. Bilboko Udalak urtean […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!