BLA BLA LAB proiektuaren helburu nagusia klima-aldaketarekin lotutako testigantza pertsonalak biltzea da, herritarrei ahotsa emanez arazo global horri buruz zer pentsatzen, sentitzen eta bizi duten adierazi ahal izan dezaten. Esperientzia horiek bilduz, lortu nahi da beste pertsona batzuek hainbat ikuspegi eta errealitate ezagutzea, klima-aldaketa hobeto ulertu eta kontzientzia sozial handiagoa sustatzearren. Hortaz, BLA BLA LAB […]
Urtarrilaren 5ean, astelehena, Zorrotzako udal-ortu ekologikoen zozketan parte hartzeko deialdia argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Ekimena Zorrotza auzoan erroldatutako adin nagusikoei zuzenduta dago, eta labore ekologikora bideratutako udal-lurzati horietako bat eskuratu ahal izango dute. Eskabidea aurkeztea Interesa daukaten pertsonek edo elkarteek eskabidea bete (oinarrietako I. eranskinean dago), eta modu hauetakoren bat erabiliz aurkeztu beharko dute: […]
Klima-aldaketak aurrera egin ahala, laboreei kalte egiten dieten izurriteak nabarmen handitzen ari dira, eta horrek elikagaien galera handiagoak eta elikagaien segurtasunerako mehatxu gero eta handiagoak eragiten ditu mundu osoan. Hala ohartarazi dute nazioarteko adituek, Nature Reviews Earth & Environment aldizkarian zabaldutako “Crop pest responses to global changes in climate and land management” azterlan zientifiko zabalean. […]
Europako ingurumenaren egoera ez da ideala, eta mehatxu larriei aurre egiten jarraitzen du, batez ere biodibertsitatearen galeragatik, ekosistemen degradazioarengatik eta klima-aldaketaren inpaktu gero eta handiagoengatik, Europako Ingurumen Agentziak (AEMA) argitaratutako “Europe′s environment 2025 – Main report” txosten berriaren arabera. Europar Batasunak aurrerapen esanguratsuak lortu ditu berotegi-efektuko gasen (BEG) murrizketan, airearen kalitatearen hobekuntzan eta energia berriztagarrien […]
Klima-aldaketa eta plastikoek eragindako kutsadura dira gizakiek ekosistemetan egiten duten presiorik larrienetako bi. Izan ere, Kelly F.J.k eta beste batzuek (2025) argitaratutako “Plastic pollution under the influence of climate change: Implications for the abundance, distribution, and hazards in terrestrial and aquatic ecosystems” izeneko azterketa sakonak ohartarazten du klima-aldaketak eta plastikoek eragindako kutsadurak ez dutela bereiz […]

Axola zaigu zure iritzia
Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!

