AURTENGO UDAN BABESLEKU KLIMATIKOEN BERRI EMATEKO KANPAINA BERRIA ABIARAZI DU BILBOK: “GERIZPELAGUNAK” LAGUN-TALDEA
Bilboko kaleetan barrena ibiliko den pertsona-talde deigarri baten bitartez, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak herritarren arreta erakarri nahi du babesleku klimatikoen sarearen inguruan.
Babesleku klimatikoek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa emango dute, bereziki tenperatura altuen ondorioak gehien jasaten dituzten kolektiboei zuzenduta.
Bilbon 131 babesleku klimatiko daude gaur egun, 65 barnekoak eta 66 kanpokoak. Horiek guztiak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak erraz aurki daitezke GeoBilbao plataformaren bidez.
Tenperatura altuak gero eta ohikoagoak dira Bilbon. Urtetik urtera, gero eta gehiago dira 35 ºC-tik gorako tenperatura duten egunak. Eta egoera horrek argiro erakusten digu biziki garrantzitsua dela herritarrak muturreko beroaren ondorioetatik babesteko neurriak hartu behar direla.