
Aurreztu eta bide batez ingurumenari lagundu
Neguko hilabeteetan, hotzak energia kontsumoa bultzatzen du berokuntzan eta beste sistema batzuetan, eta horren eraginez, fakturak eta ingurumen-aztarna handitu daitezke. Hemen dituzu etxean aurrezteko eta ingurumen-inpaktua murrizteko aholku batzuk, erosotasuna galdu gabe:
- Optimizatu berogailua:
- Doitu termostatoa: etxeko tenperatura egokiena hau da: egunez, 19-21 °C eta gauez, 16-18 °C. Gradu gehigarri bakoitzak energia-gastua % 7-10 handitzea dakar.
- Aprobetxatu eguzkia: ireki gortinak eta pertsianak argi-orduetan, espazioak modu naturalean berotzeko.
- Saihestu bero-galerak: erabili estankotasun-gomak ate eta leihoetan, bero-ihesak saihesteko.
- Ez estali erradiadoreak: ez estali arropa edo altzariekin, beroa hobeto banatuko da-eta.
- Sukaldatu modu eraginkorrean
- Erabili tapa eltzeetan: energiaren % 30 ere aurreztuko duzu janaria prestatzean.
- Aprobetxatu hondar-beroa: itzali labea edo bitrozeramika egosketa amaitu baino minutu batzuk lehenago.
- Ez ireki labea behin eta berriro: irekitzen duzun bakoitzean, beroaren % 20 galtzen duzu.
- Jagon kontsumo elektrikoa
- Aldatu LEDera: % 80 eraginkorragoak dira eta askoz gehiago irauten dute.
- Deskonektatu etxetresna elektrikoak stand-by eran daudenean: ezkutuko kontsumo hori faktura elektrikoaren % 10 izan daiteke.
- Aprobetxatu gaueko tarifak: ordu-diskriminazioko tarifa baduzu, erabili garbigailua eta ontzi-garbigailua kostu txikiagoko orduetan.
- Ur beroa taxuz
- Dutxa labur eta eraginkorra: dutxan murrizten duzun minutu bakoitzeko 8 litro ur bero aurreztu ahal izango duzu.
- Tenperatura egokiena termoan: 50-55 ° C-ra doitzeak energia aurrezten du erosotasuna galdu gabe.
- Ehunak eta hotza murrizteko ohiturak
- Arropa-geruzak etxean: berogailua igotzea baino hobeto.
- Ur beroko poltsak: Ohea edo sofa berotzeko berogailu elektrikoen alternatiba ekologikoa.
- Etxetresna elektriko eraginkorrak
- A etiketa energetikoa edo goragokoa: etxetresna elektrikoren bat erosi behar baduzu, bilatu eraginkorrenak.
- Erabili eco-programak garbigailuan eta ontzi-garbigailuan, ur eta elektrizitate gutxiago kontsumitzen baitituzte.
Aldaketa horiek, planetari mesede egiteaz gain, hileko fakturan % 30eko aurrezpena ekar diezazukete.