Aurkitu natura hiri ingurumenean

Pentsatzen dugunaren kontra, batzuetan biodibertsitatea ugariagoa da hirian landa inguruneetan baino, soroetan eta basoetan monolaborantzak nagusitzen baitira.

Harrigarria den arren, biotopoak oso ugariak izan daitezke hirian: Lorategi publiko eta pribatuak, urmaelak, parkeak, zuhaitzez beteriko kalek eta hiribideak, alfer-lurrak, lugorriak, trenbidearen ingurua, erreken ertzak… Baita teilatu berdeak, terrazak, fatxadak eta lorez beteriko balkoiak ere. Espaloi-ertzetako, eraikinen behealdeetako edo harresietako zirrikitu kaskarrenak ere landare basatiek kolonizatzen dituzte.

Baina biodibertsitate hori kaltebera da: zaila da hormigoi-makinen eta zapalgailuen aurka ezer egitea.