ATMOSFERAREN KUTSADURAK INTSEKTUAK DESAGERRARAZTEN DITU

Australiako zientzialariek egindako ikerketa batek baieztatu du airearen kutsadurak espero baino eragin negatiboagoa duela intsektuen populazioetan. Hona hemen arrazoia.

Intsektuen antenek errezeptoreak dauzkate, hainbat iturritatik datozen molekulak detektatzeko:

  • elikagai-iturriak
  • balizko bikotekide ugaltzaileak
  • arrautzak erruteko lekuak eta abar.

Errezeptoreak partikulaz estalita badaude, oztopo fisiko horren ondorioz zaila edo ezinezkoa da airetik bidaiatzen duten usain-molekulak haietara iristea.

Badakigu intsektuen antenak aireko partikula kutsatzailez estalita daudenean (garraiobideek, baso-suteek eta abarrek eragindakoak) zailtasun handiagoak dituztela elikagaiak eta bikotekide ugaltzailea aurkitzeko. Ikerketaren arabera, kutsadura atmosferikoaren ondorioak hilgarriak ez badira ere, ugalketaren bideragarritasuna ahultzen da baldin eta arrek ezin badituzte emeak detektatu.