Atea ez da abaniko txarra: Aire egokitua piztu gabe freskatu automobila
Hondartzatik bueltan, zenbat aldiz ez ote dugu aurkitu automobila bero-bero, eta zenbat aldiz ez ote dugu aire girotua indar bizian piztu.
Automobila hozteko beste modu bat proposatuko dizugu, aire girotua piztu gabe; minutu bat eskas beharko duzu: ate guztiak itxi, eta kopilotuarena ireki; eta, jarraian, gidariaren atea ireki eta itxi bost bat bider, ahal bezain bizkor. Barruko haize beroa kanpora botako duzu, segituan. Segundo batzuetan, ibilgailu barruko tenperatura 10 gradu jaistea lortuko duzu.
Aire girotua etengabe baldin badaukazu piztuta, erregai-kontsumoak % 5 eta % 20 bitartean egingo du gora, baita isurketek ere.