AREATZAN JARRI DEN URTUTAKO TERMOMETRO BATEK IRAGARRI EGINGO DU BILBOKO BABESLEKU KLIMATIKOEN HEDAPEN KANPAINA
- Muturreko beroaren ondorioak irudikatzen dituen tamaina handiko termometro hori erabiliz, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak herritarren arreta erakarri nahi du, goi-tenperaturak direla eta, osasuna babesteko neurriak har ditzaten.
- Hala, Areatzan jarri den urtutako termometroak hasiera emango dio Bilboko babesleku klimatikoak non dauden jakiteko eta herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuak ezagutarazteko kanpainari, batez ere, tenperatura altuen ondorioak gehien pairatzen dituzten kolektiboei eskaintzen dizkieten zerbitzuak ezagutarazteko.
- Gaur egun, 131 babesleku klimatiko daude urian, 65 barrualdekoak eta 66 kanpokoak. Guzti-guztiak erabilgarri daude eta horien kokapenaren berri emango da uztailean herritarrei banatuko zaien mapa batean.
- Tenperatura altuak gero eta ohikoagoak dira Bilboko urian. Urtetik urtera, gero eta gehiago dira 35 ºC-tik gorako tenperatura duten egunak. Eta egoera horrek argiro erakusten digu biziki garrantzitsua dela herritarrak muturreko beroaren ondorioetatik babesteko neurriak hartu behar direla.