ANFIBIOEN KONTSERBAZIORAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Anfibioak ornodunen taldekoak dira, eta uretako bizi-fase bat dute, non brankietatik (larba) arnasten duten, eta, gero, metamorfosi izeneko prozesu konplexu bat igaro ondoren, helduarora igarotzen dira. Helduaroan ez daude hain lotuta ur-inguruneari, eta, oro har, biriken eta larruazalaren bidezko arnasketa da nagusi. Eginkizun garrantzitsua betetzen dute, ekosistemen orekari eutsiz:
Uraren nutrienteak lurreko ekosistemetan jariatzen laguntzen dute, eta horrek, aldi berean, higadura saihesten laguntzen du.
Elikaduraren katearen zikloa betetzen laguntzen dute: harraparien elikagai dira, eta, gainera, ingurumeneko intsektuei esker (harrak, eltxoak) bizirauten dute, ekosistema orekan mantenduz.
Bioadierazle onak dira, eta azal iragazkorra dute. Horregatik, oso sentikorrak dira ingurumen-kutsadurarekiko.