Anestesien gasek ere badute zerikusia klima-aldaketan

Bazenekien ospitale ertain bakarraren urteko isurtzeak 1.200 ibilgailurenen antzekoak direla eta isurtze gehienak anestesian erabiltzen diren gasenak direla?

Bitxia badirudi ere, osasunaren sektoreak nabarmen samar eragiten du klima-aldaketan. Estatu Batuetan, adibidez, arlo horretatik datoz berotegi-efektuko gasen % 10 inguru. Hain zuzen ere, Estatu Batuetako osasunaren industria, herrialde bat izatekotan, 13. lekuan legoke, isurtzaile nagusien zerrenda hipotetikoan, Beckers Hospital Review webgunean azaldu dutenez.

Hona hemen eragin horren arrazoi nagusietako bat: halako esku-hartzeetan erabiltzen diren gas batzuek, hala nola desfluranoak, isofluranoak, sebofluranoak eta halotanoak, karbono-dioxidoak baino berotegi-efektu askoz handiagoa dute. Halaxe dio Geophysical Research Letters aldizkarian 2015ean argitaratu eta hainbat argitalpenetan —(Muy Interesante, La Vanguardia)— jaso den azterlanak. Desflurano kilo batek, esaterako, 2.500 kg CO2k adinako potentziala du. Atmosferan kontzentrazio urri samarra badute ere, azken urteotan handitu egin da horien presentzia, eta Antartikan ere aurkitu dira gas horietatik eratorritako konposatuak.

Kontsultatu jatorrizko albistea Popular Sciencen

https://www.popsci.com/anesthesia-greenhouse-gas

Erreferentzia gehiago

Environmental Impacts of the U.S. Health Care System and Effects on Public Health