Interneten murgilduz gero, hainbat eta hainbat proposamen aurkituko dituzu klima-aldaketa geldiarazteko. Batzuk zentzugabeak izan badaitezke ere, gehienek funtsezko esku-hartze batzuen alde egiten dute; hona hemen: Karbono-isurtzeak murriztea, ekonomia deskarbonizatzearen bidez (erregai fosilak arian-arian energia berriztagarriez ordezkatzea da neurrietako bat, adibidez). Atmosferako karbono-soberakina atzitu eta biltegiratzea, baso-berritzearen bidez edo berrerabiltzea ahalbidetzen duten teknologia berrien bidez. Hodeiek […]


