Albisteak

Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) 2015-2030

Bilborako Mugikortasun Jasangarriaren eredua zehazten duen dokumentu estrategikoa da. Gainera, bizi-kalitatea hobetzeko (osasunari eta genero-berdintasunari dagokienez) eta Bilbo hiribildua, Europako testuinguruan lehiatzea helburu duena, garatzeko eta modernizatzeko irizpideen araberako jarduera-ildoak jasotzen ditu. Hemen kontsulta dezakezu HMJP dokumentua.

Gehiago irakurri →

Bilboko Udala platinozko erratzaz saritua izan da, gai organikoak bereizita batzeko egiten duen kudeakeagatik

Bilboko Udalak kaleko garbiketa egiteko eta hiriko hondakinak batzeko ematen duen zerbitzuaren kalitateagatik jaso du 2018ko Platinozko Erratza saria. Madrileko Hirigintzaren eta Ingurumenaren Nazioarteko Azokan (TECMA) onarpena erakutsi dute Bilboko garbiketaren kudeaketagatik. Ricardo Barkala Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotziak jaso du saria Asociación Técnica para la Gestión de Residuos y Medio […]

Gehiago irakurri →

Bilboko eskola agenda 21en parte hartu duten ikastetxeek euren proposamenak aurkeztu dizkiote Udalari, zarataren kontrolean oinarritutakoak

Ingurumenaren Mundu Eguna ekainaren 5ean da. Hori dela-eta Bilboko Udalak aurten ere Eskola Agenda 21en osoko bilkura egin du. Bertan Bilbon garraio elektrikoa eta hibridoa bultzatzeari eta zaratari eta beronen ondorioei buruz proposamenak aurkeztu dituzte. Udaletxean 54 ikastetxeko ikasleak bildu dira, Eskola Agenda 21 izeneko jasangarritasunerako hezkuntzako programan parte hartzen ari diren ikasle guztien ordezkari, […]

Gehiago irakurri →

Bilboko Udalak Bilboko hiri mugikortasun jasangarriaren planaren (HMJP) behin betiko neurriak aurkeztu ditu

Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana 2015-2030egitasmoan diseinatutako behin betiko neurriak aurkeztu ditu Bilboko Udalak gaur goizean. Dokumentu estrategiko bat da Bilborako Mugikortasun Jasangarriaren eredua zein den zehazten duena eta hiriko bizi-kalitatea -osasun eta genero berdintasunari dagokionez- hobetzeko, garapenerako eta modernizaziorako irizpideekin bat egiten duten jarduketa lerroak planteatzen dituena. “Lehenengoz, mugikortasun plan batek helburu nagusitzat du pertsonen […]

Gehiago irakurri →

Udalak sentsibilizazio kanpaina sustatu du plastikoaren erabilera murrizteko eta klima aldaketaren aurkako bulego birtuala abiarazi du

Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat, Bilboko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du, “Menos plástico=Más vida/ Plastiko gutxiago=Bizitza Gehiago“, plastikoaren kontsumoa murrizteko helburuarekin, plastikoak herritarren eta, oro har, planetaren osasunean ondorio makurrak dituelako. Gainera, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak webgune bat jarri du abian klima aldaketari eta beraren ondorioei buruzko informazioa jasoko duena. Tresna berri hori klima aldaketaren aurkako Bilboko bulego birtuala […]

Gehiago irakurri →

Axola zaigu zure iritzia

Izango dituzu praktikan jartzeko moduko ideiak edo aholkuak.
Bidal iezazkiguzu, eta lagun iezaguzu hobetzen!