Martxoaren 3an, domeka, Basabizitzaren Munduko Eguna ospatuko da, besteak beste, biodibertsitatearen galerari etena jarri beharraz kontzientzia sortzeko helburuarekin. Bilbon, Europa parkearen naturalizazioa helburu hori lortzeko aukera izan da. UPV/EHUko Garapen jasangarriari eta ingurumen-hezkuntzari buruzko UNESCO katedrak eta Bilboko Udalak ahaleginak bateratu dituzte parkean, Txurdinaga, Santutxu eta Otxarkoaga auzoen berdegunean alegia, urmaela naturalizatzeko. Martxoaren 3an, domeka, […]