Australiako zientzialariek egindako ikerketa batek baieztatu du airearen kutsadurak espero baino eragin negatiboagoa duela intsektuen populazioetan. Hona hemen arrazoia. Intsektuen antenek errezeptoreak dauzkate, hainbat iturritatik datozen molekulak detektatzeko: elikagai-iturriak balizko bikotekide ugaltzaileak arrautzak erruteko lekuak eta abar. Errezeptoreak partikulaz estalita badaude, oztopo fisiko horren ondorioz zaila edo ezinezkoa da airetik bidaiatzen duten usain-molekulak haietara iristea. […]