Nola geldiarazi klima-aldaketa

Interneten murgilduz gero, hainbat eta hainbat proposamen aurkituko dituzu klima-aldaketa geldiarazteko. Batzuk zentzugabeak izan badaitezke ere, gehienek funtsezko esku-hartze batzuen alde egiten dute; hona hemen:

  • Karbono-isurtzeak murriztea, ekonomia deskarbonizatzearen bidez (erregai fosilak arian-arian energia berriztagarriez ordezkatzea da neurrietako bat, adibidez).
  • Atmosferako karbono-soberakina atzitu eta biltegiratzea, baso-berritzearen bidez edo berrerabiltzea ahalbidetzen duten teknologia berrien bidez.
  • Hodeiek islatzen duten eguzki-izpien kopurua handitzea, aerosolen injekzioaren bidez, eta energia horri planetara heltzea eragoztea.

Azken bi neurriok geoingeniaritza deritzonaren barruan sartzen dira. Goiko artikulu horretan Mariano Marzok dioenez, teknika horien bidez «Lurraren klima berariaz aldatu nahi da, berotze globalaren mehatxuari gizakiak emandako erantzunaren baitan». Estratigrafiako katedraduna eta energia-baliabideen eta petrolioaren geologiaren alorreko irakaslea da Marzo, Bartzelonako Unibertsitateko Geologia Fakultatean. Baina, zer ondorio izan ditzake horrek? Ziur gaude erremedioa ez dela gaitza baino okerragoa izango?

Kontsultatu jatorrizko albistea Popular Sciencen

­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­ http://www.elperiodico.com/es/opinion/20171130/cambio-climatico-y-geoingenieria-mariano-marzo-articulo-el-periodico-6461751