ZABALIK DAGO ZORROTZAKO UDAL ORTU EKOLOGIKOEN ZOZKETARAKO DEIALDIA
Urtarrilaren 5ean, astelehena, Zorrotzako udal-ortu ekologikoen zozketan parte hartzeko deialdia argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
Ekimena Zorrotza auzoan erroldatutako adin nagusikoei zuzenduta dago, eta labore ekologikora bideratutako udal-lurzati horietako bat eskuratu ahal izango dute.
Eskabidea aurkeztea
Interesa daukaten pertsonek edo elkarteek eskabidea bete (oinarrietako I. eranskinean dago), eta modu hauetakoren bat erabiliz aurkeztu beharko dute:
- Bilboko Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Ernesto Erkoreka plaza 12) edo barrutietako udaltegietako erregistroetan, astelehenetik barikura, 08:30etik 14:00etara, hitzorduarekin.
- Udal webgunearen egoitza elektronikoan (e-Udala), bilbao.eus, “Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea Erregistro Orokorrean” izapidean.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein baliabide erabilita.
Epea
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabidea aurkezteko azken eguna otsailaren 3a da (egun hori barne).
Informazio gehiago nahi izanez gero, Zorrotzako deialdiaren oinarri osoak kontsultatzea gomendatzen da: https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?cid=1279166855184&language=eu&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal


